Legezko oharra

Webgune honen titularraren identitatea

Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 11ko 34/2002 Legea betez, www.nemesiozubia.com webgunearen titularrari buruz informatzen zaitugu

Sozietatearen izena: NEMESIO ZUBIA, S.A.

IFK ZENBAKIA: A 20075289

Helbidea: Bº ZUBILLAGA 71, 20560 OÑATI (GIPUZKOA)

Telefonoa: 943 781 410

Faxa: 943 716 093

Helbide elektronikoa: zubia@zubia.biz

Webgune hau erabiltzeko baldintza orokorrak

Web orri honetan sartzeak «Erabiltzaile» izaera ematen dizu, eta bertan sartzen zaren unean www.nemesiozubia.com webgunean argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta erreserbarik gabe onartzea dakar. Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza hauek irakurri beharko ditu, bertan sartzeko asmoa duen bakoitzean, eta hala badagokio, web honen bidez eskaintzen diren zerbitzuak erabili behar dituen bakoitzean, baldintza hauek aldaketak izan ditzakete eta.

Alde horretatik, “Erabiltzailetzat” hartuko da www.nemesiozubia.com webgunean egiten diren doako edota kostu bidezko zerbitzu eta jardueretan sartu, nabigatu, erabili eta parte hartzen duen pertsona.

2.1.- Xedea eta aplikazio-eremua

Erabilera-baldintza orokor hauek arautzen dituzte www.nemesiozubia.com webgunearen sarbidea, nabigazioa eta erabilera, bai eta edukiak erabiltzearen ondoriozko erantzukizunak ere, besteak beste, testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak, bai eta lege nazionalek eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko nazioarteko tratatuek babestutako beste edozein sorkuntza ere.

NEMESIO ZUBIA, S.A.k berariazko zerbitzuak erabiltzeko edota kontratatzeko baldintza bereziak ezarri ahal izango ditu, eta baldintza horiek osagarri gisa aplikatuko dira. 2.2.- Zerbitzuak eskuratzeko eta erabiltzeko baldintzak

  • a) www.nemesiozubia.com helbidean sarrera, printzipioz, librea eta doakoa da. Hala ere, zerbitzu eta eduki batzuk zerbitzuaren edo produktuaren aldez aurreko kontratazioaren mende egon daitezke, eta, kasu horietan, horretarako sortutako baldintza bereziak (NEMESIO ZUBIA, S.A.k kontratazioaren aurretik zure esku jarriko dituenak) izango dira aplikazekoak.
  • b) Erabiltzaileak uneoro erabili behar ditu webgune honetako zerbitzuak baldintza orokor hauen arabera eta indarrean dagoen legediaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, bai eta Interneten oro har onartzen diren praktiken arabera ere.
  • c) Webgune honetako formularioen bidez ematen den informazio guztia zilegi, benetakoa, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatzen du erabiltzaileak. Erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da NEMESIO ZUBIA, S.A. enpresari berehala jakinaraztea emandako informazioan gerta daitekeen edozein aldaketa.
  • d) Erabiltzaileak ez du birusik, programarik, makrorik edo karaktere-sekuentziarik sartuko web honetako sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko; ez du beste erabiltzaile batzuen sarbidea oztopatuko baliabideen kontsumo masiboen bidez; ez du webgune honetako daturik jasoko publizitate-helburuetarako; ez du web honetan jasotako edukirik erreproduzitu, kopiatu, banatu, aldatu edo hirugarrenen esku jarriko; hirugarrenen jabetza intelektuala, industria-sekretuak, kontratu-konpromisoak, ohorerako edo/eta irudirako eta intimitaterako eskubideak kaltetu ditzakeen ezer ez du egingo webgune honen barruko zerbitzuen bidez; ez du lehia desleialeko eta legez kontrako publizitateko ekintzarik egingo.
  • e) Erabiltzaileak bere burua erregistratu behar baldin badu www.nemesiozubia.com helbideko zerbitzu bat erabili edo/eta kontratatzeko, erabiltzailearen erantzukizuna izango da egiazko eta legezko informazioa ematea. Erregistratu ondoren, Erabiltzaileari pasahitz bat emango balitzaio, zerbitzuak modu arduratsuan erabiltzeko eta pasahitza isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du Erabiltzaileak. Ondorioz, Erabiltzaileen erantzukizuna da ematen zaien edozein identifikatzaile edota pasahitz behar bezala zaintzea eta horien konfidentzialtasuna ziurtatzea, eta konpromisoa hartzen dute hirugarrenei horien erabilera ez lagatzeko, ez aldi baterako ez iraunkorki, ezta kanpoko pertsonei sartzen uzteko ere. Erabiltzailearen erantzukizuna izango da hirugarren ez-legitimo batek zerbitzuak legez kanpo erabiltzea, baldin eta horretarako pasahitz bat erabiltzen badu Erabiltzaileak ardurarik gabe jokatu duelako edo pasahitza galdu duelako. Zure pasahitzak norbaitek lapurtu, galdu edo baimenik gabe eskuratuz gero, Erabiltzailearen erantzukizuna da NEMESIO ZUBIA, S.A.ri horren berri berehala ematea, pasahitzak ezeztatu ahal izateko. NEMESIO ZUBIA S.A. ez da inola ere izango baimendu gabeko hirugarrenek egindako ekintzen erantzule, Erabiltzaileak aipatutako jakinarazpena egiten ez duen bitartean.

3. Jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak.

NEMESIO ZUBIA, S.A. www.nemesiozubia.com osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialeko eskubideen titularra da, marka edo/ eta izen edo zeinu bereizgarria barne. Zehazki, eta modu ez mugatzailean, egile-eskubideen bidez babestuta daude, besteak beste, diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta webgunean dauden gainerako elementuak.

www.nemesiozubia.com helbidean sartzeak edo nabigatzeak ez du esan nahi NEMESIO ZUBIA, S.A.k jabetza industrial eta intelektualeko eskubideei uko egiten dienik edota Erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako lizentzia osoa edo partziala ematea onartzen duenik.

Hori dela eta, www.nemesiozubia.com webgunearen eduki guztiak edo batzuk edozein prozeduraren bidez erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, merkaturatzea, aldatzea, berrerabiltzea, publikoki komunikatzea eta, oro har, beste edozein modutaz baliatzea, NEMESIO ZUBIA, S.A.ren berariazko eta idatzizko baimenik gabe, jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideen urraketa dela aitortzen du Erabiltzaileak.

www.nemesiozubia.com webguneari Interneten bidez borondatez helarazitako datu pertsonaltzat hartzen ez den informazio guztia (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko eta abar barne), NEMESIO ZUBIA, S.A.ren jabetza izango da esklusiboki, berarenak izango baitira erabilera-eskubide mugagabeak, eta horrek ez du inolako konpentsaziorik ekarriko ez beraren alde ez beste inoren alde.

4. Erantzukizunen eta bermeen araubidea.

4.1. NEMESIO ZUBIA, S.A.k ez du bermatzen www.nemesiozubia.com webgunean jasotako zerbitzuen edo informazioaren zilegitasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna edo zehaztasuna; beraz, ez du inolako erantzukizun zuzenik edo zeharkakorik izango, edozein motatako kalte-galerengatik, Erabiltzaileak har dezakeen erabilera- edo itxaropen-etsipenaren ondorioz. 4.2. NEMESIO ZUBIA, S.A.k adierazten du webguneak behar bezala funtzionatzeko aukera ematen duten neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartu dituela bere ahalmenen barruan eta teknologiak ahalbidetzen dueneraino, bai eta birusik eta osagai kaltegarririk ez dagoela; hala ere, ezin du bere erantzukizuntzat hartu: (a) www.nemesiozubia.com webgunean jasotako edukien eta zerbitzuen jarraitutasuna eta eskuragarritasuna; (b) eduki horietan akatsik ez egotea, ezta gerta litekeen edozein akats zuzentzea ere; (c) www.nemesiozubia.com webgunean birusik edo/eta gainerako osagai kaltegarririk ez egotea; (d) hartutako segurtasun-neurrien erasoezintasuna; (e) www.nemesiozubia.com webgunearen segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak eragindako kalte-galerak. 4.3. Erabiltzailea izango da, hirugarrenen aurrean, www.nemesiozubia.com helbidera zuzenean edo bere izenean bidalitako edozein komunikazioren erantzule bakarra, bai eta webgune honetako edukiak eta zerbitzuak legez kontra erabiltzearena ere. 4.4. Mantentze-, konpontze-, eguneratze- edota hobetze-lanak direla eta, www.nemesiozubia.com helbidean sartzeko aukera aldi baterako eta aurrez abisatu gabe eteteko eskubidea izango du NEMESIO ZUBIA, S.A.K. Inguruabarrek aukera ematen badute, NEMESIO ZUBIA, S.A.k ohar bat argitaratuko du bere webgunean behar adinako aurrerapenarekin, zerbitzuak eteteko aurreikusitako data adieraziz. 4.5. www.nemesiozubia.com webgunean topatu ditzakezun estekek beste webgune batzuetara eraman zaitzakete; kasu horretan, NEMESIO ZUBIA S.A.k ez du erantzukizunik bere gain hartzen, beste webgune horien gainean ez baitu inolako kontrolik. Izan ere, Erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea beste helbururik ez du; beraz, Erabiltzailea bere erantzukizunpean sartzen da beste webgune horien edukietan, eta bertan ezarritako erabilera-bildintzetan egiten du. 4.6. Erabiltzaileek bere webguneko edukiei eta zerbitzuei eman diezaieketen erabileraren gaineko erantzukizunik ez du bere gain hartzen NEMESIO ZUBIA, S.A.k. Ondorioz, ez du bermatzen Erabiltzaileek eduki eta zerbitzu horiei eman diezaieketen erabilera erabilera-baldintza orokor hautera egokituko denik, ezta arduraz jokatuko dutenik ere.

5. Pribatutasun-politika.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten dizugu www.nemesiozubia.com web-orriaren bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak isilpean tratatuko direla eta NEMESIO ZUBIA S.A.ren (helbidea: ZUBILLAGA auzoa, 74, 20560) titulartasuneko fitxategi automatizatu batean sartuko direla; halaber, jakinarazten dizugu fitxategi aipatua behar bezala inskribatu dela Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.agpd.es).

Zure datu pertsonalak zure eskaerari erantzuteko erabiliko dira, eta mugarik gabe gordeko dira gure jarduerarekin zerikusia duen eta zuretzat interesgarria izan daitekeen informazioa zuri (kanal arruntez edo elektronikoz) bidaltzeko, kontrakoa adierazten ez diguzun bitartean. Informazio hau jaso nahi ez baduzu, www.nemesiozubia.com helbide elektronikoan adieraz dezakezu, eta zure datuak berehala ezereztuko ditugu.

Halaber, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haien aurka egiteko eskubidea erabil dezakezula, DBLOn ezarritakoaren arabera. Horretarako, NANaren fotokopiarekin batera, gutun ziurtatu bat edo antzeko bat (jaso izana egiaztatzeko) bidali beharko duzu helbide honetara: ZUBILLAGA auzoa, 74, 20560 OÑATI (GIPUZKOA). Erregistro elektronikoko edozein inprimakitan nahitaezkotzat jotzen diren eremuak ez betetzeak ondorio gisa ekar dezake NEMESIO ZUBIA, S.A.k zure eskaerari erantzuteko modurik ez izatea.

NEMESIO ZUBIA, S.A.k ez die bere bezeroei/erabiltzaileei buruzko informaziorik edo datu pertsonalik saltzen, lagatzen, errentan ematen edo transmititzen hirugarrenei.

Erabiltzaileak bermatzen du NEMESIO ZUBIA, S.A.ri emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta datu horietan egindako edozein aldaketa jakinarazteko ardura hartzen du bere gain. Datu faltsuak, zehaztugabeak, osatugabeak edo eguneratugabeak dituzten formularioak betetzeagatik, NEMESIO ZUBIA, S.A.ri edo beste edozein hirugarreni zuzenean edo zeharka eragin diezaiokeen kaltearen edo galeraren erantzule bakarra Erabiltzailea izango da. Erabiltzaileak ez du hirugarrenen datu pertsonalik sartuko haien baimenik gabe eta pribatutasun-politika honetan ezarritakoaren berri aurretik eman gabe, Erabiltzailea baita erantzule bakarra.

NEMESIO ZUBIA, S.A.k emandako zerbitzu batzuek baldintza bereziak izan ditzakete datu pertsonalen babesaren arloko aurreikuspen espezifikoekin; beraz, kasu bakoitzaren baldintza bereziak aplikatuko dira. Baldintza partikularrek arautzen ez duten guztian, pribatutasun-politika honetan jasotako baldintza orokorrak aplikatuko dira osagarri gisa.

18 urtetik beherako haur eta gazteei ohartarazten zaie gurasoen edo tutoreen baimena izan behar dutela NEMESIO ZUBIA, S.A.ren webgunean datu pertsonalak emateko.

NEMESIO ZUBIA, S.A.k beharrezko neurriak hartu ditu datu pertsonalak baimenik gabe aldatzea, galtzea, tratatzea edo eskuratzea saihesteko, uneoro kontuan hartuta teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta datuak mehatxatzen dituzten arriskuak, giza ekintzatik zein ingurune fisiko eta naturaletik datozenak; dena den, Erabiltzaileak argi izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.

6. Iraupena eta aldaketa.

6.1. 6.1. NEMESIO ZUBIA, S.A.k sarbide-baldintza orokor hauek osorik edo zati batean aldatzeko eskubidea izango du, aldaketak www.nemesiozubia.com webgunean argitaratuz. Era berean, aldez aurretik jakinarazi gabe, egoki iritzitako aldaketak egin ahal izango ditu webgunean, eta edukiak eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, baita horiek aurkezteko edo aurkitzeko modua ere. Ondorioz, Erabiltzailea www.nemesiozubia.com helbidean sartzen den unean argitaratuta dauden baldintza orokorrak indarrean daudela ulertuko da; hori dela eta, Erabiltzaileak aldian-aldian irakurri beharko ditu aipatutako erabilera-baldintzak.

6.2. Baldintza partikularretan xedatutakoa alde batera utzita, NEMESIO ZUBIA, S.A.k, edozein unetan eta aurreabisurik gabe, amaituzat eman, bertan behera utzi edo eten ahal izango du orrialdeko edukietarako sarbidea, eta Erabiltzaileak ezin izango du horregatik inolako indemnizaziorik eskatu.

7. Legeria aplikagarria eta jurisdikzio-eskumena.

NEMESIO ZUBIA, S.A.ren eta Erabiltzailearen artean ezarritako harremanak indarreko araudian legeria aplikagarriari buruz eta jurisdikzio eskudunari buruz xedatutakoaren arabera arautuko dira. Hala ere, araudiak aurreikusten badu alderdiek foru baten mende jartzeko aukera dutela, NEMESIO ZUBIA, S.A. eta Erabiltzailea Donostiako epaitegien eta auzitegien mende jarriko dira, dagozkien beste edozein foruri berariaz uko eginda.