nemesio zubia

Hodien teknologian liderrak

60 urtetik gora neurriko irtenbideak eskaintzen hodien konformazioan

Metalezko hoditeria-soluzio integralak diseinatzen eta fabrikatzen ditugu. Kurbadura, soldadura, konformatua eta muntaketa integratzen ditugu pieza berean.

Gure sistemak zure ekipamenduen zirkuitua dira: gasa, berokuntza, garraioa, klimatzazioa edo makina industrialak. Haiek gabe, ezer ez dabil.

Altzairua, altzairu herdoilgaitza, kobreta eta aluminioa lantzen ditugu. Ø 4 mm-tik Ø 60 mm-ra. Teknologia askotarikoak pieza bakarrean konbinatuz.

Zure osagai kritikoak gure instalazioetan fabrikatzen ditugu. Kanpoko mendekotasunak murrizten ditugu. Malgutasuna eta kontrola handitzen ditugu.

Merkatu azkarrak erreakzioa eta efizientzia eskatzen ditu. Gu gara zure bazkide lokala eta globala: gertutik fabrikatu, urrun pentsatu.

Ez dugu hodiak soilik entregatzen: zure lerroa ez gelditzea eta zure negozioa haztea nahi dugu.

50

Pertsonak taldean

3 kontinente

“made in Zubia” hodiekin

+60

esperientzia urteak

Nola lan egiten dugu

Fabrikazio integraleko eredua erabiltzen dugu, ingeniaritza, ekoizpena eta kalitate-kontrola instalazio berean uztartuz.

Lote txikiak eta ertainak kudeatzen ditugu, malgutasun handiarekin eta entrega-epe laburrekin, zure merkatuaren erritmo bizira egokituz.

Horrela, soluzio teknikoak, arinak eta errentagarriak bermatzen ditugu, zehaztasuna eta trazabilitatea galdu gabe

Aplikazioak

Neurrira eginiko irtenbideak sortzen ditugu sektore estrategikoentzat

Konfiantza

Baterako lana, eraginkorra eta kalitatezkoa

Kalitatea funtsezko zutabea da Nemesio Zubia enpresarentzat. Proiektu bakoitzari beharrezko zorroztasuna eta kontrolak eskaintzen dizkiogu, amaitutako produktuan emaitza ezin hobea lortzeko.

Sortu zenetik, Nemesio Zubiak bezeroarekiko hurbiltasuna eta konpromisoa izan ditu ezaugarri. Debagoienean gaudenez, hurbiltasun-harremanak sortu ahal izan ditugu, eta horrek beste bezero batzuekin jardunbide egokiak estandarizatzera eta aplikatzera eraman gaitu, metalezko tutuak kurbatzeko irtenbideetan gure enpresa erreferente bilakatu arte. Zuzendari Nagusi gisa, ekimena eta proaktibitatea nabarmenduko nituzke proiektuak landu eta bultzatzerakoan, batzuetan agertzen diren zailtasunei aurrea hartuz, eta hori, Nemesio Zubia osatzen duten pertsona guztiei esker baino ez da posible izan.

Julia Abadía, Zuzendari Nagusia

Nire historia pertsonala eta profesionala Nemesio Zubiarekin lotuta egon da beti. Erroak, ilusioa eta sakrifizioa etxean beti bizi izan ditudan balioak dira. Mekanika-ikasketak amaitu ondoren hasi nintzen lanean Nemesio Zubian, eta 25 urte hauetan erronka askori aurre egin eta proiektu ugari lideratu behar izan ditut, berriena eta arestikoena Industria Arduradun gisa. Hazkunde-urte hauetan enpresaren parte izan naiz eta garai onak ez ezik, garai zailak eta ziurgabetasun-aldiak ere ezagutu ditut; baina beti lortu dugu aurrera ateratzea, gure bezeroen premiak kontuan hartuz eta gure produktuen bidez haiei balio bat ematen saiatuz. Gure izateko arrazoia hori izan da eta oraindik ere bada.

Iñaki Zubia, Industria Arduraduna

Bureau Veritasek ematen duen ISO 9001:2015 kalitate-ziurtagiriak gure lanaren maila ona bermatzen du. NEMESIO ZUBIA, etengabeko kalitatea.