Hodi metalikoen transformazioan eta konformazioan adituak
Metalezko hodiak eraldatzeko zerbitzu integrala
Zure premiak identifikatzen ditugu, elkarrekin lan egiten dugu zure produkturako egokienak diren konformazio-irtenbideei buruzko aholkularitza teknikoa emanez, eta fabrikazio-prozesu egokia diseinatu eta inplementatzen dugu.
50
urte
3000
m2
ISO
9001:2015
Prozesu kualifikatua
Eskakizun handiko irtenbide espezifikoei ematen diegu erantzuna. Malguak gara eta gure konformazio-prozesua zure premietara egokitzen dugu.
Hodiak eraldatzeko prozesu osoa lantzen dugu:
Expertise industriala gama altuko produktuen fabrikazioan, hainbat material erabiliz:
Aurrerago finka daitekeen edozein osagai txertatzen dugu:
Berritasuna konformazio-prozesuetan
Malgutasuna loteen tamainan
Bizkortasuna laginak entregatzeko orduan
Zalutasuna serie-fasean
Kalitate-estandar altuak
Ingeniaritza analitikoa
Prozesu osoan zure ondoan edukiko gaituzu
Kualifikazio handia duen eta etengabe prestatzen ari den gure giza taldeak bere know-howa eskaintzen du konformazioaren alorrean, kasu bakoitzari irtenbiderik onena emateko.
Prototipoen, laginen eta aurreserieen faseak
Hodiaren eraldaketa-prozesuaren faktore exogenoak zein barnekoak kontrolatzea ahalbidetuko diguten emaitza enpiriko eta analitikoak lortzeko, prototipo, lagin eta aurreserieen faseak egiten ditugu. Azterketa horiek gure bezeroei eskaintzen diegun ingeniaritza-lana osatzen dute, eta funtsezkoak dira eskakizun tekniko handiko piezen kasuan.
Produkzio-prozesuaren inplementazioa
Serieko piezen fabrikaziora iristen gara; bertan, prozesuaren parametroak kontrolatzen ditugu eta gure bezeroen eskakizun teknikoaren mailaren araberako piezak lortzeko beharrezkoak diren kalitate-kontrolak ezartzen ditugu. Hainbat sistemaren bitartez konformatzen ditugun hodien estankotasuna bermatzen dugu. Ekoizpen-programa erregularrekin edo eskariz egiten dugu lan, gure bezeroen ekoizpen- eta logistika-beharretara egokituz.
Instalazio moldagarri handiak
Gure instalazioen malgutasunari esker, serie oso laburrekin zein handiekin lan egin dezakegu, gure bezeroen plangintza-aldaketetara oso modu lehiakorrean egokituz.
Ekoizpen-baliabideak
Zerra automatikoak
90 mm arteko diametroa duten hodiak mozteko.
NC kurbagailua
32 mm arteko diametroa.
NC kurbagailua
ezker-eskuina, 22 mm arteko diametroa.
NC kurbagailua
eskuin-ezkerra, 42 mm arteko diametroa.
NC kurbagailua
60 mm arteko diametroa.
Hodi-kurbagailuak
18 mm arteko diametroa duen bobinatik aurrera.
Ahozabalgailua
40 mm arteko diametroa.
Puntzonatzeko sistemak
Puntzonatzeko hainbat sistema.
Prentsa mekanikoa
60 tona arte.
Zulagailu zutabeduna
Zulagailu zutabedunak eta T-Drill motakoak.
Makina laguntzaileak
6 tonara arteko garabi zubia.
Hainbat soldadura-postu
TIG, MIG, Oxiazetilenikoa.
Estankotasun-kontrolak
2-30 bareko presioa duen fugometroa.
Aplikazioak
Neurrira eginiko irtenbideak sortzen ditugu sektore estrategikoentzat
Konfiantza
Baterako lana, eraginkorra eta kalitatezkoa
Kalitatea funtsezko zutabea da Nemesio Zubia enpresarentzat. Proiektu bakoitzari beharrezko zorroztasuna eta kontrolak eskaintzen dizkiogu, amaitutako produktuan emaitza ezin hobea lortzeko.
Sortu zenetik, Nemesio Zubiak bezeroarekiko hurbiltasuna eta konpromisoa izan ditu ezaugarri. Debagoienean gaudenez, hurbiltasun-harremanak sortu ahal izan ditugu, eta horrek beste bezero batzuekin jardunbide egokiak estandarizatzera eta aplikatzera eraman gaitu, metalezko tutuak kurbatzeko irtenbideetan gure enpresa erreferente bilakatu arte. Zuzendari Nagusi gisa, ekimena eta proaktibitatea nabarmenduko nituzke proiektuak landu eta bultzatzerakoan, batzuetan agertzen diren zailtasunei aurrea hartuz, eta hori, Nemesio Zubia osatzen duten pertsona guztiei esker baino ez da posible izan.
Nire historia pertsonala eta profesionala Nemesio Zubiarekin lotuta egon da beti. Erroak, ilusioa eta sakrifizioa etxean beti bizi izan ditudan balioak dira. Mekanika-ikasketak amaitu ondoren hasi nintzen lanean Nemesio Zubian, eta 25 urte hauetan erronka askori aurre egin eta proiektu ugari lideratu behar izan ditut, berriena eta arestikoena Industria Arduradun gisa. Hazkunde-urte hauetan enpresaren parte izan naiz eta garai onak ez ezik, garai zailak eta ziurgabetasun-aldiak ere ezagutu ditut; baina beti lortu dugu aurrera ateratzea, gure bezeroen premiak kontuan hartuz eta gure produktuen bidez haiei balio bat ematen saiatuz. Gure izateko arrazoia hori izan da eta oraindik ere bada.