Gure historia
Nemesio Zubiaren balioak familiaren historiarekin eta gauzak ondo egiteko konpromisoarekin lotuta daude. Industria-tradizio luzea duen enklabe batean —Debagoiena eskualdean hain zuzen, non industria-sare estrategiko bat sortu baita Euskadiko garapen ekonomikorako —, metalgintzan erreferenteak diren enpresen garapenari eta beharrei lotuta joan da gure bilakaera; izan ere, enpresa horiek konfiantzazko partner baten premia izan dute metalezko hodien konformazioan.
1964
Nemesio Zubia 10 langilerekin hasi zen lanean Olabarrietan (Oñati). Errementaritza eta galdaragintza.
1970
Espezializazioa etxetresna elektrikoen sektorean
1982
1986
Adegirekin bat egin zuen
1991
Zubillagako pabiloia erosi zuen. 30 langile
1996
Nazioarteko merkatuetara hedatu zen. Sukaldeetarako hodi eroale eta kanila-euskarrien fabrikazioan liderra den enpresa nazionala.
1998
ISO 9001 lehen ziurtagiria
2000
Beste sektore batzuetara zabaldu zen
2008
Gasa eroaten duten hodien estankotasuna bermatzen duen patente bat, etxetresna elektrikoen sektorean liderra den bezero batekin partekatua.
2010
Esportazioaren aldeko apustu estrategikoa
2014
Nemesio Zubiaren 50. urteurrena
Misioa
Gure bezeroei balio erantsia ematen dioten metalezko hodien konformazio-irtenbideak eskaintzea, Nemesio Zubiaren iraunkortasuna bermatuz.
Ikuspena
Hodiak konformatzeko merkatu europarrean ingeniaritzako funtsezko hornitzailea izatea eta negozio-eredua egokitzeko gaitasuna izatea, bezeroarentzako balioak sortuz eta garapen ekonomiko eta sozial jasangarriari eutsiz.
Balioak
- Profesionaltasuna
- Konpromisoa eta bezeroarekiko gertutasuna
- Kudeaketa gardenean eta balioen sorreran oinarritutako lidergoa
Kontaktatu
Konformazio-prozesuari buruzko informazioa nahi baduzu, jar zaitez kontaktuan eta gure adituek aholkatuko zaituzte.