Kalitatea funtsezko zutabea da Nemesio Zubia enpresarentzat. Proiektu bakoitzari beharrezko zorroztasuna eta kontrolak eskaintzen dizkiogu, amaitutako produktuan emaitza ezin hobea lortzeko.
Bezeroaren eta alderdi interesdunen (hornitzaileak, jabeak, langileak eta administrazio publikoa) gogobetetasuna lortzeko bide nagusia da.
Bezeroarentzako balioa sortzea ahalbidetuko duten berrikuntza-kanal berriak ezartzeko funtsezko zutabea da.
Enpresako esparru guztietan eta ingurunearekin daukagun harremanean hazkunde-bektore bat da.
Arriskuan oinarrituta dagoen pentsamendura bideratutako kudeaketa-sistema bat da.
Helburu horiek lortzeko:
UNE EN ISO 90001:2015 paradigma eta arau bultzatzaile gisa erabiltzen dugu bezeroaren betekizunak betetzeko, edozein dela ere bezeroaren sektorea.
Prozesuen araberako kudeaketa da gure jarduera garatzeko motorra.
Gure erakundearen barruan etengabeko hobekuntza bultzatzen dugu, eta NEMESIO ZUBIAn lan egiten duten pertsona guztiak parte-hartzaile bihurtzen ditugu.
Gure hornitzaileak, bezeroak eta kolaboratzaileak sartzen ditugu misio honen barruan.
Bezeroekin batera egiten dugu lan, etorkizuneko beharrak ezagutzeko.
Gure hazkundea baterako lan horretara bideratzen dugu.
Gure konpromisoak agerian jartzeko…
Gure Kalitate Politika ezarri, inplementatu eta mantentzen dugu.
Plazaratu egiten dugu, zabal dadin.
Politika hau erakundeko maila guztietan jakinarazten eta zabaltzen dugu.